EAJ - PNV

Parte hartu

GERNIKA - LUMO

Carlos Gangoiti, 7 - 48300 - Telefonoa 94625 19 55 - Fax zk 94625 38 58
  • 2012/05/04
    Gernika-Lumo, Busturialdeko eskualdean errepide bidezko komunikaziorako gune nagusi den aldetik, errepide bidezko trafiko handia izan du betidanik. EAJ-PNVren ekimenez saihesbideak egin izanak arazoa neurri handi batean “desbideratzea” ahalbidetu zuen, baina ez du sakoneko arazoa konpondu, hau da, autoaren erabilera handia.
  • 2012/04/26
    Urkullu: “Gernikako bonbardaketaren 75 urteurrenean Oroitza, Egia eta Aitortza eskatzen dugu”
    EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren presidente den Ińigo Urkulluk gaur Gernikako eta Euskadiko 40 udalerrietako bonbardaketaren 75. urteurrenean adierazi duenez, “75 urte igaro dira, eta errealitate bihurtu da Agirre Lehendakariak faxisten inbasioaren aurrean esan zuen esaldi hura +lurra menderatuko dute, baina sekula ez dute euskal arima menderatuko+”.
  • 2012/04/24
    Datorren larunbatean, apirilak 28, EAko Euzko Alderdi Jeltzalearen Udal Taldeak Busturialdea-Urdaibai eskualdeko alderdikide eta lagunei eskainiko dizkie “Gazteria eta EAJ-PNV” izenburupean, gazteriaren inguruan egingo dituen jardunaldiak.
  • 2012/03/30
    Lanak gelditzearen inguruan honakoa adierazi nahiko genuke:
  • 2012/03/30
    Aurreikuspenik eta Lanpostu Eskaintza Publikorik ez, Gernikako Udalerako Arkitekto-Zerbitzua kontratatzeko orduan
    Udal arkitektoaren erretiroaren aurrean, lanpostua betetzeko lanpostu eskaintza publikoa garaiz ireki beharrean, Gernika-Lumoko Udal Batzordeak 2012ko urtarrilaren 25eko bilkuran adostu zuen, laguntasun teknikorako kontratuaren bidez, 2012 ekitaldian aholkularitza egiteko kanpoko arkitektoa kontratatzea. Zerbitzu honek 18.000 euroko kostea izango du.
  • 2012/03/29
    Luis Ortuzar Gernika Lumoko EAJ-PNVren alkategaiak Foru Hiribilduko Batzokian eskaini den prentsa aurrekoan azpimarratu duenez “ Alkateak, inolako abisurik gabe erabaki du martxoko ohiko osoko bilkura ez deitzea. Erabaki honen bidez, alkateak eta bere gobernu taldeak oposizioko taldeak bazterrean utzi nahi ditu. Osoko Bilkura ospatuko ez denez, Udal Gobernuari kontrola egiteko dugun funtzioa kentzen digute” .
  • 2012/03/29
    Bizkaiko Aldundia, Gernikako indabaren alde
    Irene Pardo BFAko Nekazaritza Diputatuak Gernikako Indaba Elkarteko kideei adierazi di Aldundi osoaren babesa eta laguntasuna. Elkarteak, Foru Sailak eta Lorrak urteak daramatzate indaba mota honen produkzioa eta produktore kopurua handitzeko ahaleginetan. Elkarrekin egiten den lan honen ondorio dira gaur egun dauden 8 produktoreak, 2011 urtean 5.000 kiloko produkzioa eta ereiteko erabiltzen diren 113.000 metro koadroko zabalera.
  • 2012/03/09
    EAJ: “Bildu Busturialdeko Uren Partzuergoa porrot ekonomikora eramaten ari da”
    Euzko Alderdi Jeltzaleak hiritargoari jakinarazi nahi dio Bildu koalizioa Busturialdeko Uren Partzuergoan egiten ari den lan ezin okerragoa. “Horrela jarraitzen badugu, Partzuergoa porrot ekonomikoan eroriko da, baina Bilduren setakeriak pentsarazten digu eskualde horretako hiritarren ekonomiak izango direla BIlduren lan eskasaren ondorioak sufrituko dituztenak”.
  • 2012/02/28
    Gernikako EAJ-PNVk udal ikasketa gelen eskasia berehala konpontzeko proposamena aurkeztu du
    Gernika-Lumoko EAJ-PNVren Udal Taldeak Osoko Bilkuran aurkeztu duen mozioan, udalerriko ikasketa gelan dagoen toki eskasia konpontzeko berehalako konponbideak bilatzea proposatzen du. EAJ-PNVk Gernika-Lumoko toki pribatu zein publiko ezberdinetan ikasketa gelak egokitzea proposatu du.
  • 2012/02/21
    UDAL GAIAK 3
    EAJ-PNV Udal Taldearen boletina
8 orrialdetik 1.a

Banners

Revista

Multimedia

2012/04/21

Gure posta zerrendan harpidetu

Blog honetan argitaratutako guztiaren berri izan nahi duzu?
Gure posta zerrendan harpidetu

Kexatu!